Ayuda

Eskuliburua

 
1. EHUtb zerbitzua
2. Seriearen definizioa
3. Bilaketak
4. Katalogazioa
5. Bideoa lotzea beste webgune batetik. EMBED eta URL
6. Bidea lotzea E-learning tresnetatik: Moodle, MoodleTIC, eKASI
7. Bideoak deskargatzea
8. Difusioa
9. EHUtb zerbitzua eskatzea
10. Bideoak igotzea
11. TDT
 

1. EHUtb zerbitzua


IKT Gerenteordetzak EHUtb izeneko zerbitzu berria du, datuen sare korporatiboan, eta horren barruan unibertsitatean bertan sortutako multimedia edukiak eta baimendutako bete eduki batzuk biltegiratu, katalogatu, zabaldu, argitaratu eta ikus daitezke.

EHUtb barruko bideoak modu egituratuan biltegiratzen dira serie izeneko multzoetan (ikus '"Seriaren definizioa"'). Serie horietan multzokatzen dira, besteak beste, eduki, gai edo konferentzia ziklo bereko edukiak.

EHUtb zerbitzuak bilaketa tresna bat dauka, zerbitzuan biltegiratutako bideoak erraz topatzea ahalbidetzen duena (ikus "Bilaketak").

EHUtb multimedia atariak edukien difusio eremua adierazteko eta mugatzeko aukera ematen du, aukerako eremuak honako hauek izanik: "Irakasleak", "Saila", "Unibertsitatea" eta "Internet". Era berean, edukiak YouTubera igo ahal izango dira.

Atariko erabiltzaileek EHUtb Zerbitzuan biltegiratutako edozein edukiren erreferentzia aurkitu eta erabili ahal izango dute, beste edozein webgunetatik emateko (ikus "Lotu bideoa beste webgune batetik"), baita unibertsitateko E-learning tresnetatik ere, hala nola Moodle, MoodleTIC eta Ekasi (ikus "Lotu bideoa E-learning tresnetatik").

Ostera, erabiltzaileek edukiak ikusi ahal izango dituzte bakar-bakarrik bideoan zehaztutako difusio eremukoak badira. (ikus "Difusioa").

Multimedia edukiak EHUtb Zerbitzuaren bidez igo ahal izateko, beharrezkoa da lehenik eta behin erabiltzaileak EHUtb Zerbitzuan alta emanda egotea. EHUtb Zerbitzuan altan emateko eskaera Erabiltzaileentzako Zerbitzuaren bidez egiten da. (ikus "EHUtb zerbitzua eskatzea")

Behin EHUtb Zerbitzuan alta emanda, bideoak igotzeko LDAP kontuaren bidez egiaztatu behar da, atariaren egiaztatzeko gunean "erabiltzaile kontua eta pasahitza" sartuta. (ikus "Bideoak igotzea").

Bideoak EHUtb atarira igo ondoren, katalogazio xeheago bat egin daiteke, haren bilaketa errazteko. (ikus "atalogazioa").

 

2. Seriearen definizioa


Bideoak serietan antolatuta daude. Serie kontzeptua azaltzeko modurik onena edozein sistema eragileren "karpeta" terminoarekin alderatzea da. Horrelakoetan, "Nire dokumentuak", "Nire musika", "Nire irudiak"… erako karpetak izaten dira, eta horietan gordetzen da adierazitako edukia. Serie batek ideia bera erabiltzen du. Bideoak katalogatzeko modua da. Eduki bereko bideoak edo hitzaldi ziklo bereko bideoak serie beraren barruan jartzen dira, gero erabiltzaileak errazago aurki ditzan. Erabiltzaile bati gai jakin bati buruzko bideoren bat interesatzen bazaio, ziur asko gai edo eduki bereko bideo gehiago ere interesatuko zaizkio.

 

3. Bilaketak


Bilaketara sartzeko bi modu daude:

  • Alboko ezkerreko menuan dagoen bilatzailea, EHUtb zerbitzuaren orri guztietan eskura dagoena. Bertan, nahi dugun terminoa sartu eta “bilatu” sakatu behar dugu. Horrek mediatekaren leihora eramango gaitu, non termino horretarako dagoen informazioa baitago.
  • Bilatzaile beraren barruan, sakatu “Bilaketa aurreratua”. Orduan, bilatzaile osoago bat edukiko dugu, bilatu beharreko terminoaz gainera, hainbat bilaketa aukera eskaintzen dituena, hala nola datak, gaiak, hizkuntza…

 

4. Katalogazioa.


Bideo bakoitza bere edukiaren arabera dago katalogatuta. EHUtb atarian, bideoaren administratzaileak hainbat katalogazio eremu edo jakintza arlo ditu eskura. Erabiltzaileak termino horietakoren bat erabil dezake gai jakin bateko bideoak bilatzeko, edo sail batekoak... (ikus 'Bilaketak').

Bideoak katalogatzeko eremu hauek daude:

  1. Unesco:
    • Logika
    • Matematika
    • Astronomia eta Astrofisika
    • Fisika
    • Kimika
    • Bizitzaren Zientziak
    • Lurraren eta Kosmosaren Zientziak
    • Agronomia eta Albaitaritza Zientziak
    • Medikuntza eta Giza Patologiak
    • Teknologiaren Zientziak
    • Antropologia
    • Demografia
    • Ekonomia Zientziak
    • Geografia
    • Historia
    • Lege eta Zuzenbide Zientziak
    • Hizkuntzalaritza
    • Pedagogia
    • Zientzia Politikoak
    • Psikologia
    • Arteak eta Letrak
    • Soziologia
    • Etika
    • Filosofia
    • Korporatiboa
    • Unibertsitate bizitza
    • Albisteak

Eremu korporatiboa, unibertsitate bizitza eta albisteak ez dira Unescok onartutako jakintza arloak, baina gure atarian, eremu horiek erabiltzen ditugu arlo jakin batekoak ez diren bideo motak jasotzeko.

  1. Ildoa (jakintza arlo generikoak):
    • Osasun Zientziak
    • Zientzia Esperimentalak
    • Lege eta Gizarte Zientziak
    • Teknologia Zientziak
    • Giza Zientziak

 

  1. Sailak:
    • UPV/EHUn dauden sailak.

 

5. Bideoa lotzea beste webgune batetik. EMBED eta URL


Bideoak eskura dauden orrian, erabiltzailea kidea den eremuan katalogatutako bideoetarako bakarrik, lerro bat dago formatu hau duena: Bideoa |  Hizkuntza (Iraupena)  | embed | Ikustaldiak
"Embed" sakatuta, laguntza bat zabaltzen zaigu, non hauetakoren bat aukeratu dezakegun:

-  bideoa webgune baten barruan sartzeko beharrezkoa den kodea (EMBED eremua), bideoa zuzenean ikus dezagun kodea sartzen dugun webgunean;

-  edo bideora sartzeko URLa (URL eremua). Kasu honetan, orrian bideorako erreferentzia bat agertuko da, eta ikusteko, erreferentzia hori aukeratu beharko dugu.

Bi kodeek bideoan definitutako difusio eremua errespetatzen dute, eta soilik ikus dezakete arlo horretako kide diren erabiltzaileek.

Beste webgune batetik bideo bat lotu ahal izateko, aurreko bi kodeetako bat kopiatu eta itsatsi behar dugu.

 

6. Bidea lotzea E-learning tresnetatik: Moodle, MoodleTIC, eKASI


EHUtb Zerbitzuan eskura dauden bideoen erreferentziak unibertsitateak erabilitako E-learning tresnaren batetik (Moodle, MoodleTIC, eKASI) erabiltzeko, jarraitu aurreko atalean azaldutako pausoei. (ikus "Bideoa beste webgune batetik lotzea. EMBED eta URL").

Kasu honetan ere, bideoan definitutako difusio eremua errespetatzen da; beraz, ikasleek eduki horiek ikusteko aukera izan dezaten, bideoek difusio eremu gisa balio hauetakoren bat eduki beharko dute: "Ezkutua", "Unibertsitatea", "Internet".

 

7. Bideoak deskargatzea


Ezin da beste biltegi batean deskargatu eta/edo gorde EHUtb Zerbitzuaren bidez gordetako materialik, non eta ez den berariazko baimena ematen.

 

8. Difusioa


Difusio eremuak adierazten digu zer erabiltzaile dauden baimenduta bideo horren edukia ikusteko. Aukerako difusioak honako hauek dira:

  • Internet: EHUtb atarira Internet bidez sartzen diren erabiltzaile guztiak sar daitezke.
  • Unibertsitatea: soilik unibertsitateko kideak sar daitezke. Beharrezkoa da unibertsitatearen LDAP kontuaren bidez erregistratzea bideo hori ikusi ahal izateko.
  • Irakaslea: soilik unibertsitateko kide diren irakasleak sar daitezke. Beharrezkoa da unibertsitatearen LDAP kontuaren bidez erregistratzea bideo hori ikusi ahal izateko.
  • Saila: soilik saileko kideak sar daitezke. Beharrezkoa da unibertsitatearen LDAP kontuaren bidez erregistratzea bideo hori ikusi ahal izateko.
  • Ezkutua: bideoa ez da argitaratuko, eta bideoaren URL erreferentzia magikoa duten erabiltzaileak bakarrik sartu ahal izango dira. Hasieran batean, URL erreferentzia hori soilik ezagutzen du bideoa EHUtb atarira igo duen erabiltzaileak.
  • Blokeatuta: bideoa ez da argitaratuko, eta EHUtb atarira igo duen erabiltzaileak bakarrik izango du eskuratzeko aukera.

EHUtb atariaren barruan, bideoak zerrendatzeko unean, bideo baten iragarpena zedarritzen duen zona urdinean, eskuinean eta behean, bideoak zer difusio mota duen adierazten da.


  • Youtube: "upvehu" Youtubeko kanalean argitaratu ahal izateko. Aldez aurretik difusio eremuak Internet izan behar du, eta Youtubera igo nahi dela zehaztu behar da.
 

9. EHUtb zerbitzua eskatzea

 

Multimedia edukiak EHUtb Zerbitzura igo ahal izateko, beharrezkoa da lehenik eta behin erabiltzaileak EHUtb Zerbitzuan alta emanda egotea. EHUtb Zerbitzuan alta emateko eskaera Erabiltzaileentzako Zerbitzuaren bidez egiten da. (154400 edo cau@ehu.eus).

 

10. Bideoak igotzea

 

Behin EHUtb Zerbitzuan alta emanda, bideoak igotzeko beharrezkoa da unibertsitatearen LDAP kontuaren bidez identifikatzea, "erabiltzaile kontua" eta "pasahitza" erabilita, atarian horretarako zehaztutako gunean.

Hautatu "Igo/administratu bideoak" "Bideoak kudeatzea" menuan.

Bideo bat igotzeko egin beharreko urratsei buruzko laguntza gehiagorako, irakurri "Eskuliburua" fitxan ageri diren jarraibideak.

 

11. TDT

 

IKT Gerenteordetzak TDT telebistako emisio zerbitzua jarri du martxan modu esperimentalean, datu korporatiboen sarearen bidez.

Irakaskuntza edo ikerketa beharrei erantzuteko hainbat zentrok eta zerbitzuk telebista kanal batzuk ikusteko egindako eskaerei erantzunez, TDT kanalak igortzeko hasierako zerbitzu hau jarri dugu, datuen sare osorako (*). Edonola ere, eta emisioen emaitza errealak lortu arte, zerbitzu hau soilik modu esperimentalean ari da ematen, eta gerta daiteke bertan behera geratzea.

Dagozkion kanaletarako sarbidea ehutb.ehu.es zerbitzuaren bidez egin behar da, Menu atalean TDT aukeratuta. Zerbitzu honek emandako telebista ikusteko, lanpostuan VLC utilitatea edo bisorea eduki behar da, zeina lanpostu korporatiboarekin batera banatzen baita.

Zerbitzu hau datuen sarearen errendimenduarekin interferentziak ez izateko adina banda zabalera duten unibertsitateko sare edo ikastegietan ematen da, eta soilik eskura daiteke kable bidezko sarean (ez Wifin) eta UPV/EHUren Intranetaren esparru esklusiboan (ezin da eskuratu Internetik edo vpn-tik).

Irakaskuntza edo ikerketa arrazoiengatik kanal jakin batzuen emisioa behar duten erabiltzaileek eskaera egin dezakete inprimakia hemen beteta: http://www.encuestafacil.com/RespWeb/Qn.aspx?EID=1252242. Zerbitzu honek izan ditzaken eboluzioen arabera, satelite bidez hartutako kanalen emisioa aurreikusten da, baita kanalak areagotzea hala behar izanez gero.

(*) – TDT ez da transmititzen zentro hauetan: Gipuzkoa: Miramar Jauregia, Villa Asuncion Araba: Txagorritxu irakasgunea. Bizkaia: Immigrazioaren Euskal Behatokia, Gizarte Kontseilua, Esperientzia Gelak, Zamudio, Unamuno Ikastetxe Nagusia, Basurtuko irakasgunea, Plentziako Itsas Estazioa.