Bideoa_16_Lamina 2021-2022: Eguzki Plaka solarra

Grabaketa data: 08/11/2022
Ikusia: 107 aldiz

Adierazpen Grafikoa I. Diedrikoa. Lamina 2021-2022 Eguzki Plaka Solarra. Angularitasuna, perpendikulartasuna, paralelotasuna eta benetako magnitudeak eta maldak lantzen du.

Bideo honetan urratsez urrats erakusten da eguzki-plaka bat nola marraztu, eguzkiaren izpi baten norabidea ezagututa. Horretarako, eguzki-plaka eguzki-izpi intzidentearen norabidearekiko perpendikularrean kokatuko dela adierazten duen datua hartzen da abiapuntutzat. Plano zuzen batekiko perpendikularra ikusiko den ikuspegia, planoa proiektatzaile eta zuzena benetako magnitudean egongo dena izango da. Kontuz ibili 10x12 m-ko eguzki-plaka jartzean; izan ere, adierazten den bezala, 12 metroak lurrarekiko paraleloan dauden aldeak dira. Jarraian, eguzki-plaka marraztu oinplanoan zein altxaeran, bistako eta ezkutuko zatiak kontuan hartuta. Azkenik, eguzki-plakak izan dezakeen biraketa-muga kalkulatzen da (bere zapatak mugatuta).


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak
Intersekzioak-ariketa. P11
Vitoria-Gasteiz Ingenieritza EskolaUPV-EHU.
2021(e)ko aza. 11(a)
Bideoa_16_Lamina 2021-2022: Eguzki Plaka solarra
Adierazpen Grafikoa I. Diedrikoa. Lamina 2021-2022 Eguzki Plaka Solarra. Angularitasuna, perpendikulartasuna, paralelotasuna eta benetako magnitudeak eta maldak lantzen du.
2022(e)ko aza. 8(a)
Bideoa_18_Lamina 2021-2022: Hodi industriala plano P1-P2-PH tik
Adierazpen Grafikoa I. Diedrikoa. Lamina 2021-2022: Hodi industriala plano P1-P2-PH. Angularitasuna, perpendikulartasuna, paralelotasuna eta benetako magnitudeak eta maldak lantzen du
2022(e)ko abe. 11(a)