Europa eta Asilo Eskubidea: Historia, mugak eta babesa behartutako desplazamenduen aurrean (Lehen zatia)

Grabaketa data: 21/03/2016
Ikusia: 44 aldiz

Mahai ingurua

Historian betidanik izan dira behartutako desplazamenduak. Duela hamarkada gutxi, milioika pertsonak ihes egin behar izan zuten Euskal Herritik eta Espainiatik, gaur egun beste milaka eta milaka pertsonak –egoera berean edo are okerragoan– ihes egiten duten arrazoi berberengatik; hots, bizirik jarraitzeko, askatasunean bizitzeko eta segurtasuna bilatzeko. Bortizkeriatik eta miseriatik libre bizitzeko.
Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren arabera (ACNUR), 2014an, 59,5 milioi lagunek utzi behar izan zuten beren bizilekua –barne desplazatuak edo errefuxiatuak–. Hau da, egunero eta urtebetez, 42.500 lagunek beren bizilekuetatik ihes egin zuten (Basauri edo Santurtziko biztanleria, gutxi gorabehera). Kopuru hori inoizko handiena izan bada ere, 2015eko datuak are kezkagarriagoak izan daitezke.
Egoera honek ekitera behartzen gaitu –nazioarteko komunitatea, eskualdeko eta tokiko erakundeak, unibertsitateak, giza eskubideen aldeko kolektiboak eta herritarrak–, behartutako desplazamenduen zioak ezabatzera eta beren bizilekua uztea beste aukerarik ez duten pertsonak babestera.


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik