IKD Guneak UPV/EHU

Grabaketa data: 14/12/2012
Ikusia: 857 aldiz

Letren Fakultateko IKD Gunea

IKD curriculum-garapenak politika instituzionalak bultzatzen ditu, irakaskuntzarekin zerikusia duten eragileen arteko lankidetza sustatzeko, konfiantzan eta dinamismoan oinarritutako giroan. ehundu eta pareko programak (alegia ikastaro/moduluko eta graduko koordinatzaile-irudien, kalitate-batzordeen eta irakasle-taldeen sustapenaren bitartez irakasjardunaren egitura instituzionala sustatzen dutenak) funtsezko elementuak dira irakaskuntza-kultura berri honetan.

Izaera instituzionaleko beste ekintza batzuk, ordea, IKD kultura sustatzeko ikuspegitik hartu beharko dira aintzat. Ekintza hauek, esaterako: hainbat irakaskuntza-moduren eskaintza (denbora partzialean, zuzenekoa, erdi zuzenekoa, ez-zuzenekoa), IKTen erabilera garrantzitsu eta iraunkorra, ebaluazioarekin lotutako araudi instituzionalak, irakaskuntza-ikastegien eta espazio komunen (IKDguneak) azpiegituren diseinua eta espazioak erabiltzeko ordutegia handitzea.


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak
IKD Guneak UPV/EHU
Letren Fakultateko IKD Gunea
14/12/2012