Hedabideak eta komunitateak
Jon Ordoñez, Berria.infoko arduraduna
" 'Komunitate' hitza geroz eta gehiago entzuten da Interneten, beste gauza batzuen artean, hedabideei lotuta. Internet eta, batik bat, sare sozialak informazioaren jarioan errealitatea berri bat artikulatzen ari dira, eta horren erakusle dira Muck Rack, Berriketan.info eta Eskup, esate baterako. Informazioa emateko bide bat izateaz gain, informazioa jasotzeko iturri ere badira komunitate horiek, eta irakurle-erabiltzailearen eta hedabidearen arteko harreman berri bat egituratzen ari da. Krisi ekonomikoak, gainera, haratago eraman du harreman hori eta etorkizunean hedabideen oinarri bihurtzera ere iritsi daitezke, dokumentazio iturri izateaz gain, Interneteko erabiltzaileak proiektuaren sustengatzaile eginez".