Eraiki zure nortasun digitala.
Maite Goñi, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
Probatu al duzu inoiz zure izena Google bilatzailean ipintzea? Emaitzak harritu al zaitu? Baduzu nortasun digitalik? Presentzia digitalik ez izateak, hura kaskarra izateak edo gure nortasun digitala modu pasiboan eraikitzeak ondorioak izan ditzake etorkizunean. Gero eta gehiago dira langileak hautatzeko prozesuetan Internetera jotzen duten enpresak. Modu berean, gero eta gehiago dira atzera botatzen dituzten hautagaiak beraiei buruz topatutako zerbait gustuko ez izangatik. Begi bistako arrazoiengatik gure nortasun digitala zaintzea eta guk geuk sortzea –ez besteen eskuetan uztea– garrantzitsua da.
Nolanahi ere, nortasun digitala ez da egun batetik bestera sortzen eta, modu egokian eraikitze aldera, ezinbestekoa da Informazio eta Komunikazio Teknologiek eskaintzen dizkiguten aukerak ondo ezagutzea.