Kosmopolitismoa versus glokalizazioa.

Grabaketa data: 05/05/2012
Ikusia: 996 aldiz

Javier Echeverria Ezponda, Ikerbasqueko ikerkuntza irakaslea, UPV/EHUkoa.

Glokalizazioak globaltasuna eta lokaltasuna uztartzea du helburu. Kosmopolitismoan, munduari (kosmosari) eta hiritarrei (polisari) dagokiena integratzen dira, glokalizazioaz hitz egiterakoan agertzen ez diren gai politikoak planteatuz. Glokalizazioa globaltasuna barneratzea dela esaten bada (Beck), gerta daiteke eragile globalen estrategiak tokien tokian onartzea besterik gabe, krisi finantzarioarekin Europan gertatzen ari den moduan. Izan ere, glokalizazioa laburtzen duen lema, pentsatu orokorrean, jardun tokian, ezin hobe datorkie enpresa multinazionalei. Gloklaizazioaren eta kosmopolitismoaren arteko kontraesana dokumentazioen zientzietan ere gertatzen da; esaterako, Zientometrian, Zibermetriarekin alderatuz gero. Kontraesan hori baita ere gertatzen da sarbide librearen (open access) aldeko mugimenduaren eta ezagutza eskuratzeko oztopo glokalak ezartzearen artean.


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak
Kosmopolitismoa versus glokalizazioa.
Javier Echeverria Ezponda, Ikerbasqueko ikerkuntza irakaslea, UPV/EHUkoa.
28/11/2012
Aldaketa garaiak baliatzearen apologia
Lander Arbelaitz. Redactor jefe de Argia.com
12/12/2012