28/11/2012
Joseba Martin, Radio Euskadiko kazetari eta EHUko irakaslea.
Deskribapena: Hitzaldi hau “Berrien rock-a: eguneko berriak kantu bilakatzen direnean” doktoretza-tesi proiektuaren atal txikia baino ez da. Helburua herri musikaren eta egunero komunikabideek eskaintzen dituzten berrien arteko harremanak aztertu, kuantifikatu eta erakustea da. Aurkezpen honetan artista euskaldunek nola islatu duten nazioarteko mundu hori erakutsiko da: zeintzuk izan diren lan honetan gehiago murgildu direnak, zeintzuk izan diren ekoizpen handienetako garaiak, zeintzuk izan diren gehien errepikatu diren gaiak, zeintzuk izan diren iturri geografiko nabarmenak, nola garatu den hizkera edo lengoaia, zein izan den ikuspuntu hedatuena eta zein den etorkizunerako aurreikuspena. Kennedyrengandik Malcolm X-rengana, Txiletik Vietnamera, apartheidetik Libanoko gudara, Palestinatik Sarajevora, Bobby Sands-en gose-grebatik Iran-Contra eskandalura, Bin Ladengandik Guantanamora, Saharako kanpamentuetatik G8ra, Parisko auzoetako iskanbiletatik Abu Ghraib-eko presondegira, 11S-tik Bosgarren Mendeurrenera... Artista euskaldunek ere (nazioarteko) gaurkotasuna kantu bilakatu dute, komunikazio honetan erakutsiko den moduan.
Gako-hitzak: euskal musika, rock, gaurkotasuna, albisteak, komunikabideak.
28/11/2012